Nenetak

Ipar Galduan bizi diren nenetak, tundrako nenet gisa ezagutzen dira, ekialdeko Obi ibaiaren ibarretan bizi diren basoko nenet nekazarietaz bereizteko.

Ehizaz aparte, elur-oreinen zaintza da lur gordin hauetako bizimodu bakarra. Nomadak dira.

Gizon zein emakume, jende gogorra da, inoren laguntzarik gabe euren burua zaintzen ohituak. Txamanen agintea onartzen dute soilik, gure munduaren eta naturako izpirituen mundu magikoaren arteko zubiak baitira.

Urrezko horda

Gerora Gengis Khan bezala ezagutuko zen Temudjin gudariak, tribu guztiak batzea lortu zuenetik, ordura arteko erreinu ahaltsu guztien amesgaiztoa osatzen dute mongoliarrek. Harresi eta gotorleku gabeko gudarostea da. Zaldi gainean dabilen jende multzo ikaragarri bat, marea bat.

Izaeraz herri gerlaria da, etsaiekin gupidagabea eta adiskideekin leiala. Zuhurra bezain noblea.

Gengis Khanek, hil aurretik, bere ondorengoen artean banatu zuen inperioa. Mendebaldeen geratzen zen zatia Batu Khanen esku geratu zen. Honek, bere Urrezko Hordarekin, inperioa atlantiar kostalderaino, azken itsaso ezaguneraino eramateko ametsa du.

Novgorod

Novgorodeko Printze titulua daramatenak ospetsuak dira. Errusiar guztiak batzen dituen Kieveko Printze Handi izateko hautagai dira. Bogatyr zaldun boteretsuek jarraitzen diete.

Hiriko boyardoek dute benetako agintea ordea. Haiek kontrolatzen duten salerosketa da, izatez, errepublikaren diru-iturri nagusia, Novgorodeko Ilmen lakuan batzen baitira Asiatik Europara datozen merkatarien bideak.

Herri xumeak, bitartean, nekazaritzari esker ateratzen du bizimodua. Agintariek ekarri duten erlijio kristau ortodoxo berria besarkatuta, baina antzinako jainko eslabiarrak guztiz ahaztu gabe.