background image

ISTORIO MITIKO BAT, BENETAKO GARAI BATEAN, KONDAIRAZKO HEROIEKIN

Novgoroden egun aintzatsuak joan dira betirako. Batu Khanen Urrezko Horda armak zorrozten ari da, azken kolpea emateko zain. Mendebaldetik, Zaldun Teutoniarrak geldiezin darraite aurrera, bidean hiriak kiskaliz.
Jendea mendietara ihesean doa itxaropena galduta: Alexander Nevsky printzea erbesteratua dago, geratzen diren bogatyr zaldunak gutxiegi dira, antzinako jainkoak, arbuiatuak, baso ilunetan ezkutatu dira antza betirako.
Maansi, tundrako herri nomada bateko mutil gaztea, baino ez doa heriotzaren norantzan, bere zakurra lagun.
Konkistatua izateko zorian dagoen lur bat, kondairazkoak bihurtu diren benetako heroiak, uharte magiko baten bila doan gazte bat…