Buyani forma emateko, hilero bezala bilera berri bat burutu dugu. Dagoeneko baditugu 60 bat orri zirriborratuta eta komikiaren tamaina zein izango den irudikatu dezakegu…. erdia ere ez dugu egin!! eta geldirik egon ez garen arren, proiektu pozgarri honetan hasi ginenetik urte bete pasa da. Bilera bakoitzak ideia eta ekarpen berriak sortzen ditu taldekideengan eta horrek zeozer ondorioztatu dezake … atxikimenduz, gustuz eta konstanziaz egindako lanak asetasun pertsonala behintzat irabazita duela. Ez da lorpen makala.

etxeberriakLanean JonMiLanean