Author: admin

Komikiaren inspirazio iturriak

1383926446473 1383926452769

Bortz taldeko IKT aditua (Josu) eta marrazkilaria (Aritz) ere kontzentratuta Jonmiren estudioan, lanean. Beno, bakoitza inspirazio iturri ezberdinekin…

Kobazuloan

Buyani forma emateko, hilero bezala bilera berri bat burutu dugu. Dagoeneko baditugu 60 bat orri zirriborratuta eta komikiaren tamaina zein izango den irudikatu dezakegu…. erdia ere ez dugu egin!! eta geldirik egon ez garen arren, proiektu pozgarri honetan hasi ginenetik urte bete pasa da. Bilera bakoitzak ideia eta ekarpen berriak sortzen ditu taldekideengan eta horrek zeozer ondorioztatu dezake … atxikimenduz, gustuz eta konstanziaz egindako lanak asetasun pertsonala behintzat irabazita duela. Ez da lorpen makala.

etxeberriakLanean JonMiLanean

Buyan

Buyan. Existitzen ez den leku bat, utopia bat. Buyan. Kondairen lanbroetan ezkutatutako uharte galdu bat, non hildakoen arimak hegazti migrarien gisan pausatzen diren itsasoa zeharkatu aurretik. Buyan. Izaki harrigarrienen bizitoki, izenik gabeko arrisku baten ezkutaleku. Hara zuzenduko da Maansi gaztea bere maitearen bila, Uralez bestaldeko tundra utzi eta Novgorodeko lurretan barneratuz. Itsasorako bidea mehatxuz josia dago ordea. Zaldun teutoniarrek alde batetik eta Batu Khan mongoliarraren Urrezko Hordak bestetik, Alexander Nevski printzearen erresuma txikia bereganatu asmo dute. Novgorodeko porturako bidean ustekabeko lagunak ezagutuko ditu Maansik, eslabiar jainko zaharrak eta garaiko gudaloste indartsuenak aurka izango dituen bidaia luze honetan.

>>——————————>

Buyan. Un lugar que no existe, una utopía. Buyan. Una isla perdida, escondida en brumas de leyendas, donde recalan las almas de los muertos como aves migratorias antes de cruzar el mar. Buyan. Morada de seres asombrosos, escondite de un peligro sin nombre. Allí se dirigirá el joven Maansi en busca de su amada, dejando la tundra de más allá de los Urales y adentrándose en tierras de Novgorod. Pero el camino hacia el mar está lleno de amenazas. Los caballeros teutones por un lado y la Horda de Oro del mongol Batu Khan por el otro, pretenden apoderarse del pequeño reino del príncipe Alexander Nevski. En el camino al puerto de Novgorod Maansi conocerá a inesperados amigos, en este largo viaje en el que tendrá en frente a los antiguos dioses eslavos y a los ejércitos más poderosos de la época.

© 2022 BUYAN

Theme by Anders NorenUp ↑